3. GAIA: ZENBAKI OSOAK

3. GAIA: ZENBAKI OSOAK
 

1. DEFINIZIOA

    Zenbaki osoak, zenbaki negatibo, zero eta zenbaki positiboen multzoa da. Ordenean doaz eta infinitoak dira. Unitate osoak adierazten dituzte eta Z letraz izendatzen dira.

Z= {...-8, -7, -6, -5, -4, -3, -2, -1, 0, +1, +2, +3, +4, +5, +6, +7, +8...}
                     NEGATIBOAK                                    POSITIBOAK

Zenbaki osoak irakurtzeko:

    Zenbakia irakurtzen da eta jarraian positibo edo negatibo hitza, edo bestela, aurretik plus edo minus jarri.

Ad.:  (-2)  Bi negatibo edo minus bi.
            (+8) Zortzi positibo edo plus zortzi.


2. ZENBAKI  OSOAK  ZUZENEAN

Zenbaki oso positiboak 0tik eskuinetara adierazten dira eta zenbaki oso negatiboak 0tik ezkerretara.  
Zuzena bertikala bada, 0tik gora idazten dira positiboak eta 0tik behera negatiboak 
 

3. ZENBAKI  OSOEN  ARTEKO  KONPARAKETA

    Bi zenbaki positiboren artean, handiena zerotik urrunen dagoena da.

                                  +9 > +4

    Bi zenbaki negatiboren artean, handiena zerotik hurbilen dagoena da.

                                  -3 > -6

    Edozein zenbaki positibo edozein zenbaki negatibo baino handiagoa da.

                                  +2 > -7

    Zeroa edozein zenbaki positibo baino txikiagoa da eta edozein negatibo baino handiagoa.

                                  +1 > 0 > -1                        -3 < 0 < +2


4. ARDATZ  CARTESIARRA

    Planoko puntuak zehazteko erreferentzi sistema bat da. Bi zuzen perpendikularrez osatuta dago:                                                                                
    Ardatz horizontala: abzisena, X               
    Ardatz bertikala: ordenatuena, Y                                                                   


 Planoko puntuak bi koordenatuen bidez zehaztuak geratzen dira. Aurrena abzisa (X) izendatzen da eta gero ordenatua (Y): (abzisa, ordenatua)
 
 




JOLASAK




Blogger zerbitzuak eskainia.